Irene Txurruka naiz eta astean arratsalde batez ume talde bat hartzen dut, ordu batzuk WALDORF pedagogian oinarrituta egiteko lan. Aurten 4 umetxo dabiltza nerekin: Ana, Karmen, Martina eta Omar. Karmen izan ezik beste denak urrunetik etortzen dira Aramaioraino, bi Elorriotik eta bestea Durangotik. Ez da lehen urtea eta oso gustura etortzen dira. Eskulanak egiten ditugu, jolas librean aritzen gara, kanta pilo-pilo bat kantatzen ditugu eta… merienda goxo-goxoa jaten dugu, amalurrari eta eguzki jaunari eskerrak eman ondoren. Bukatzeko, ipuin polit bat etortzen zaigu leihopetik, bihotzean sartuta etxera eramateko.
Informazio gehiago, beste dokumentu honetan:


























